Gabonetako protagonistak Bruna filmarekin

Brunak Elgoibarko Tokiko Merkataritza sustatzea ahalbidetu duten protagonista guztiak Gabonetan

Foto #1 de la noticia Gabonetako protagonistak Bruna filmarekin

Orriotan batu ditugu protagonista guztien iritziak.

AINHOA URIGUEN Karkizano dendakoa eta Txankakua merkatari elkarteko presidentea

"Brunaren proiektua oso polita da, eta pentsatzen dut merkatari txikioi asko lagunduko digula. Martxan jarri zutenetik pasatu dira egun batzuk eta igarri dugu mugimendua kalean zehar. Ume asko dabiltza eskaparateei begira ibilbidea egiten, kapitulo bila... Helduak ere gerturatzen dira, kuriositatea daukate, argiak pizten dituzte eta asko ikusten dira QR kodearekin ipuina entzuten. Herritarren atentzioa behintzat deitu du kanpainak, eta guretzako horrelako gauzak beti izaten dira interesgarriak. Oraingoan iruditzen zait, gainera, Elgoibartik kanpora ere izan dezakeela interesa kontu honek. Kanpaina berria da, momentuz ez da horrelakorik ikusi inguruko herrietan eta agian erakarri dezake kanpoko jendea ere.

Orijinala da, berritzailea eta Eguberritarako oso aproposa. Jendea erakartzen du erakusleihoetara eta hori beti da positiboa. Ez du esan nahi erakusleihora hurbiltzen diren guztiak dendara sartu eta zerbait erosiko dutenik, baina horietakoren batzuk sartzen badira eta erosketaren bat egiten badute, guretzako ona izango da. Egia esanda, merkatari txikiontzako dena da beharrezkoa. Gu ere saiatzen gara tarteka kanpaina bereziak antolatzen eta herrigunetik aparte dauden establezimenduetan zerbait egitea asko kostatzen zaigu. Brunaren kanpaina honekin sartu dituzte proiektuan horiek ere, eta eskaparate horiek ikusi nahi dituztenek bertara joan beharko dute. Ipuina herrian girotuta dago, herriko lekuetan gertatzen dira gauzak... Umeek gurasoekin egin dezakete ibilbidea, eta elkarrekin ipuin polit bat entzuteko aukera dute. Merkatariok, oro har, ondo hartu dugu kanpaina hau eta eskertzekoa da. Positibotzat jo dugu".

MARIO ECHEVARRIA Erakusleihoen egilea

"Erakusleiho magikoak izeneko proiektu baten parte gara, eta gure ardura izan da ipuineko leku eta pertsonaiei bizia ematea. Eskerrik asko Elgoibarko Udalari proiektu honetarako nire lantaldea aukeratzeagatik, eta gugan konfiantza osoa jarri izanagatik. Kanpaina hau berezia izan da guretzat. Ipuin bat Elgoibarrerako propio idatzi du herriko idazle batek eta istorio honetarako soilik pentsatutako ilustrazioekin apaindu dute. Gainera, Elgoibarko gazteek euren ahotsa jarri dute ipuinean, eta horrek benetako ukitua ematen dio guztiari. Horrelako proiektu batean parte hartzen genuen estreinako aldia izan da. Orain arte beti ipuin ezagunak hartu izan ditugu, Tom Sawyerren abenturak esaterako, eta irudi horiek eraman ditugu erakusleihoetara, baina espreski herri baterako sortua izan den pertsonaia bati bizia ematea berezia izan da, magikoa. Dimentsio bakarrean sortutako pertsonaiak hiru dimentsiotan jarri ditugu guk, eta erakusleihoan eskua pasatuta jartzen dira martxan. Irakurri eta entzun egin daiteke ipuina, herriko gazteen ahotsean. Liluragarria da.

Herritarren erantzuna oso positiboa izan da, eta ilusioa nabarmena izan da kalean erakusleihoak muntatzen hasi ginenetik amaierara arte. Merkatariei ere eskerrak eman behar dizkiet, oso ondo hartu gaituztelako eta gure lana erraztu dutelako. Erakusleihoak okupatu dizkiegu beraientzako oso garrantzitsua den sasoi batean. Eguberriak oso inportanteak dira eurentzat eta beraien produktuak erakusteko lekua kendu diegu, baina hala ere, ilusioz hartu dute Bruna euren establezimenduetan eta proiektua babestu dute”.

izan nintzen. Gaur egun idazle profesionala naiz.
Brunaren ipuina idatzi berri dut, erditu dudan azken alaba izan da Bruna, eta nik izugarri maite dut. Proiektu hau talde lanaren emaitza izan da, eta oso pozik eta harro nago talde horretako kide izan naizelako. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari, eta bereziki, Miriami (Montero), proiektu honetan parte hartzeko aukera eman izanagatik. Bruna haurren ausardia, alaitasuna eta irudimena islatzen dituen
pertsonaia da. Bere historiaren bidez, besteen iritziek gugan nola eragin dezaketen adierazi nahi du: txarrerako, zalantzak eta sortuz; eta onerako beldurrak gainditzen eta gugan konfiantza izaten lagunduz. Bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, izena, izana ematen diona, eta bestetik, bere ile gorri nahasi hori. Bruna izen sendoa da, ziurtasuna ematen dio, ekintzailea da, agintzea gustatzen zaio... liderra da eta oso maitagarria. Ilearena nabarmendu nahi dut, ameslaria delako, eta sentitzen duen guztia bere ilean ikusiko delako, azkenean pentsatzen eta sinisten duguna garelako. Ipuinean gauza asko islatu nahi izan ditut: adiskidetasuna, merkataritza txikia, belaunaldien arteko harremana... eta Elgoibar. Fikzioaren bitartez josi dut dena, modu entretenigarrian".

JASONE OSORO Idazlea

"1971ko abuztuaren 12an jaio nintzen Elgoibarren. Informazio zientziak eta Gidoigintza gradu ostekoa ikasi nituen, eta prentsa idatzian, irratian nahiz telebistan egin izan dut lan, kazetari, zuzendari, gidoilari, kolaboratzaile eta aurkezle bezala. Narratibako liburuak idatzi izan ditut gehienbat, bai helduentzat (Tentazioak, Korapiloak, Greta eta 12etan bermuta eta Arrakasta saiakera); bai gaztetxoentzat (Jara, Ezekiel, Eskularru beltzak eta Goazen bildumak eta Festa). Nire ibilbidean hainbat sari eskuratu ditut: Zazpikale, Zilarrezko Euskadi, Igartza, Agustin Zubikarai, Juul, Ezekiel Etxeberria, Geure Gelatik... Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan nintzen. Gaur egun idazle profesionala naiz.

Brunaren ipuina idatzi berri dut, erditu dudan azken alaba izan da Bruna, eta nik izugarri maite dut. Proiektu hau talde lanaren emaitza izan da, eta oso pozik eta harro nago talde horretako kide izan naizelako. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari, eta bereziki, Miriami (Montero), proiektu honetan parte hartzeko aukera eman izanagatik. Bruna haurren ausardia, alaitasuna eta irudimena islatzen dituen
pertsonaia da. Bere historiaren bidez, besteen iritziek gugan nola eragin dezaketen adierazi nahi du: txarrerako, zalantzak eta sortuz; eta onerako beldurrak gainditzen eta gugan konfiantza izaten lagunduz. Bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, izena, izana ematen diona, eta bestetik, bere ile gorri nahasi hori. Bruna izen sendoa da, ziurtasuna ematen dio, ekintzailea da, agintzea gustatzen zaio... liderra da eta oso maitagarria. Ilearena nabarmendu nahi dut, ameslaria delako, eta sentitzen duen guztia bere ilean ikusiko delako, azkenean pentsatzen eta sinisten duguna garelako. Ipuinean gauza asko islatu nahi izan ditut: adiskidetasuna, merkataritza txikia, belaunaldien arteko harremana... eta Elgoibar. Fikzioaren bitartez josi dut dena, modu entretenigarrian".

JUDIT PIELLA Ilustratzailea

"Bartzelona inguruko herri txiki batean bizi naiz, eta ilustratzailea eta ingurumen arloko aditua naiz. Txikitatik, noan lekura noala, kaiera eta lapitza eramaten ditut beti aldean. Oso gogoko dut mendietan eta basoetan barrena ibiltzea eta inspiratzen nauen guztia marraztea. Ingurumen Ikasketen Gradua ikasi nuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Haur eta gazteen argitalpenentzako Graduondokoa egin nuen EINAn (Bartzelonako Diseinu eta Arte Unibertsitate-Zentroa), eta natura zientzietako ilustrazio zientifikoaren masterra ere bai, Gironako Unibertsitatean.

Orain Brunaren ipuina ilustratu dut. Brunaren historian lan egitea erronka eta, aldi berean, esperientzia zoragarria izan da niretzat. Elgoibar ezagutzen ez nuen lekua da, baina Jasone Osoro eta Mirian Montero Ekonomia Sustatzeko Saileko teknikariaren argazkiei eta gidari lanari esker, nire buruan birsortu ahal izan nuen Elgoibar. Azkenean, herria bisitatu nuenean, betidanik ezagutzen leku batera iristea bezalakoa izan zen, dena egiten zitzaidan ezaguna. San Frantzisko kalean nindoala edifizio bateko fatxada bat beste kolore batez margotuta zegoela konturatu nintzen, eta Jasone eta Miriam oraindik konturatu gabe zeuden. Bitxikeria polita izan zen. Brunaren pertsonaiak eta mundua sortzea oso prozesu naturala izan da, eta hunkituta nago nire ilustrazioak 3D bihurtu direla ikusteaz. Nire ibilbide profesionalean esperientzia paregabea izan da hau guztia. Elgoibarrek inspirazio handia eman dit eta benetako plazera izan da proiektu honetan lan egitea. Bruna izena ohikoa da Katalunian eta nire lagunik onenetarikoak ere izen hori dauka. Hasieratik izan nuen feeling ona Brunarekin, eta prozesu guztia oso magikoa izan da. Nire irudiak erakusleihoetan ikustea emozionatea izan da. Oso eskertuta nago parte hartzeko aukera eman izanagatik".

GAZTELEKUA

"Aurreko ikasturtean, 2010ean jaiotako 36 neraberekin parte-hartzean oinarritutako prozesu hezitzaile bat jarri genuen martxan Gaztelekuan, beraien udako egonaldia antolatu eta finantzatzeko. Urtarrilean hasi eta uztailera bitartean hezitzaileekin bildu ginen hilabetero eta gaztelekutik proposatu eta haien borondatez hainbat ekintza egin genituen. Bide honetan zehar ardurak hartu behar izan zituzten gazteek, finantzaketa modu ezberdinak baloratu eta martxan jarri, ondoren irabaziak eta galerak kudeatzeko. Ekintza horietako batzuk aipatzearren, txapelketa eta jolas ezberdinak antolatu zituzten beste nerabe batzuentzat eta Ludotekako haurrentzat goxoki denda bat jarri zuten martxan gaztelekuko lokalean. Herrira begira, errifak saltzeaz eta zozketak egiteaz antolatu zuten. Urtarrilean Udalak Gabonen bueltan tokiko merkataritza sustatzeko abiatutako ekimen honen berri eman zigun, eta parte hartzeko aukera eskaini ziguten, gainera. Oso polita iruditu zitzaigun eta taldeko sei kidek hartu dute parte Ara, Alai, Aia, Telmo, Andresa, Bruna eta bere aitari ahotsa jarriz. Esperientzia honen bidez, nerabeek autonomia pertsonalean, talde-lanean eta kudeaketa ekonomikoan dituzten trebetasunak hobetu dituzte, eta, gainera, loturak eta erantzukizun partekatua indartu dituzte. Brunaren proiektuan parte hartzeko aukera eskaini zitzaienean, pozik
hartu zuten erronka eta urduritasun eta lotsak gaindituz, bi egun  pasatu zituzten grabaketa estudioan lanean. Pozik daude maitzarekin eta gogotsu aurrerantzean ere horrelako proiektuetan parte hartzen jarraitzeko. Hezitzaile bezala oso harro gaude gure gazteez".

GARAZI AYESTA Ipuineko narratzailea

"Junkal eta Carlosen alaba naiz. 30 urte ditut, eta Elgoibarren bizi naiz. Umetan kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa piztu zitzaidan, eta Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua ikasi nuen Mondragon Unibertsitatean. Han, klaseak nire lehen lanarekin uztartu nituen, eta MUTBn, unibertsitateko telebistan, kazetari eta aurkezle moduan egin nuen lan, bekadun. Gradua amaitu aurretik, Goiena Telebistan eta EITBko albistegietan ere egin nituen praktikak. 2015az geroztik, EITBn nago lanean. Telebistako kazetaritzaren mundua ezegonkorra izan daitekeela jakinda, Komunikazio korporatiboko. Urte hauetan, enpresa, erakunde eta instituzioen ekitaldiak ere
aurkeztu izan ditut tarteka, eta, orain, Brunaren ipuinaren narratzaile bihurtu naiz proiektu honetan. Brunaren proiektuan narratzaile lanak egitea esperientzia berria eta oso dibertigarria izan da niretzat.
Ahotsarekin lana egitera ohituta nago, baina normalean albisteak
ematen ditut eta hor tonua oso zaindua izaten da. Beraz, oraingoan umeentzako ipuin baten kontaketa egitea jolas polita izan da.

Gainera, Jasonek eta Juditek (talentuz jositako bi emakume) proiektu honetan nirekin kontatu izana plazer hutsa izan da. Eskerrik asko Gaztelekuko begirale eta gazteei ere; Udalari eta herriko komertzioei, euren eskaparateak okupatuko ditugulako tarte batean. Espero dut guk grabaketetan bezain ondo pasatuko duzuela zuek ere kalean gora eta behera, Brunaren istorioak entzuten".

Zatoz Elgoibarrera eta ezagutu Brunaren magia erakusleihoetan!

Iturria: Elgoibar 1351. zenb. XXXI. urtea - 2024/12/13